AkroYoga Eskolak

Vitoria-Gasteizen
 

 

 

Ohiko eskolakEskola partikularrak
AkroYogaren iturria Yogan aurkitu dezakegu, baita akrobazian eta thailandiar masajean ere. Hegaz egiteko eta zure mugak eta sinesteak gainditzeko gonbidapena da. Gorputz eta buruko kontzientzia, oreka, indarra eta malguntasuna  irabazteko bidea. Konektatzeko eta harreman gaitasuna hobetzeko tresna bikaina da, eta kidetasuna eta konfiantza irabazteko oso baliabide egokia duzu.

Elkartasuna, jostaketa, konfidantza, oreka, harremana, indarra, sormena,… guzti horiek dira AcroYoga. Aurkikuntza, jarioa, jolasa, entzutea eta sentitzea da.

Edozein pertsonak egin dezake AkroYoga, ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutza izatea. Ez da zergatik bikotean etorri behar. Eta baldintza bat jartzekotan, esperientzia berria bizitzeko gogoz etortzea izango litzateke. Zure buruak eta gorputzak lortu dezaketen guztiak aho bete hortz utziko zaituelako.

OHIKO ESKOLAK

Non eta Noiz

BabaYaga Eskola

(Santiago hiribidea, 33)

HASTAPEN MAILA
Ostegunetan · 19:30-21:00

Artesanando zentroa

(Reyes Católicos, 15)

MAILA ANITZAK
Asteartetan · 10:30-12:30
Asteartetan · 19:00-21:00

 

TARIFAK

Hileko ordainketa

PERSONA 1: 48€
2 PERTSONAK: 85€
3 PERTSONAK: 120€

Bonoak*

5 eskolak: 65€

*Bonoek 3 hilabeteko iraupena dute.

 

Zer espero dezaket

Eskola bakoitzak maila desberdina du. Beraz, zure lehen AkroYoga eskola bada edo esperientzia baduzu, zure mailako erronkak proposatuko dizkizut.

Ez duzu bikotearekin etorri behar, eta ez duzu estera ekarri behar. Ur botila eta izerdia lehortzeko eskuoihala ekartzea gomendatzen dut.

Eskolak beroketa jolas eta ariketekin hasten dira. Oinarri teorikoak zein praktikoak lantzen ditugu eta AkroYogaren jarduera modu progresiboan garatzen dugu. Amaieran gorputza erlaxatzeko thailandiar masajea edo luzaketak egiten ditugu lur hartzea goxoa izan dadin.

r

PLAZA KOPURU MUGATUA!

Jarduera erosoa eta segurua izn dadin eta harreta pertsonala bermatu ahal izateko, eskoletako gehienezko pertsona kopurua 6koa izango da Babayaga Eskolako kasuan eta 9 pertsonakoa Artesanando zentroan.
Horregatik ezinbestekoa da zure plaza aldez aurretik baieztatzea.

ESKOLA PARTIKULARRAK

Non eta Noiz

Zure beharrak %100ean asetzeko dira egokiak AkroYogako eskola partikularrak.

Zure etxean*, aire zabalean, alokatutako yoga aretoan edo entrenamendurako espazioan egin daiteke.

Ordutegia moldatzea posible da.

*Gutxienez 2,5 x 2,5 metroko azalera eta 2,5 metroko altuera behar dira.

TARIFAK

2-3 parte-hartzaile.
50€ – ordua
100€ – 2 ordu

4-6 parte-hartzaile.
80€ – 1 ordua
160€ – 2 ordu

(Ordu gehiagoko edo gehiagoko talde batentzat, eskatu aurrekontua)

Zer espero dezaket

Zuek finkatzen dituzue eskolako helburuak.
Teknika zehatz bat landu nahi al duzue?
Trabatuta zaudete nonbait?
Flow edo sekuentzia konkretuak ikasi nahi al dituzue?

Eskola aurretik xehetasun guztiak aztertuko ditugu bilatzen duzuena bilatzen duzuela, hori jasotzeko.

Sandra Jiménez Doval

Sandra Jiménez Doval

AcroYoga Montreal Certified Teacher

Informatika ingeniaria, shiatsu eta thailandiar masajeko terapeuta naiz, baita ortuzalea eta AkroYogako irakaslea AcroYoga Montreal (http://www.acroyoga.com) eskolako ziurtagiriarekin. Aikidoa, tai xi eta yoga egin izan ditut urte askotan eta halako batean, ustekabean, nire bizitza hankaz gora jarri zen (hitzez hitz) AkroYoga aurkitu nuenean. Jarduera honekin erabat maitemindu nintzen eta ordudanik zentzuzkoa baino ordu gehiago eskaintzen dizkiot, entrenamenduan, besteekin partekatzen, jolasean, ikasten eta irakasten.

2018ko urtarriletik AkroYogako eskolak ematen ditut gasteizen astero-astero, eta lantegi trinkoak antolatzen ditut han eta hemen. Betiere, jarduera honi komunitate espiritua txertatzeko helburuarekin.

Nire beste aurpegi bat ezagutu nahi baduzu, AMALUR ZEN web orrian duzu ikusgai.

Izena emateko Eskaera

Erabili ondorengo formularioa eskoletan izena emateko zalantzak argitzeko edo informazio gehigarria eskatzeko.

Email edo Whatsapp bidez ere egin dezakezu harremana eta Instagram edo Facebook-en jarraitu nazakezu.

661 950 447

Informazioa

10 + 13 =