Burututako EKITALDIak

 

 

 

 

 

Irakasle moduan parte hartu dudan AkroYoga lantegi trinkoen, erretiroen, jaialdien eta eskola berezien zerrenda.

2019ko Udaberria

Oñatiko AkroYoga Zikloa

Hazi Infinito, Oñati, Gipuzkoa

AkroYogako lau lantegi trinkoko zikloa: hastapenak azaltzeko edo finkatzeko, trantsizio jarioak eta harmoniatsuak egiteko, figura iraulien teknika hobetzeko, figura berriak eta garbigailuak esploratzeko, baina batez ere, jostatzeko eta konektatzeko!!

2019ko Otsaila-Martxoa

Maila anitzeko lantegi trinkoak

Natayoga, Miranda Ebro, Burgos

Hiru orduko maila anitzeko lantegiak erronka berriak proposatzeko, AkroYoga inoiz egin ez baduzu edo aurretiko esperientzia (asko edo gutxi) dutenentzat.

2018ko Udazkena

Oñatiko AkroYoga Zikloa

Hazi Infinito, Oñati, Gipuzkoa

AkroYogako lau lantegi trinkoko zikloa: hastapenak azaltzeko edo finkatzeko, trantsizio jarioak eta harmoniatsuak egiteko, figura iraulien teknika hobetzeko, figura berriak eta garbigailuak esploratzeko, baina batez ere, jostatzeko eta konektatzeko!!

2018.10.12-14

AcroYoga eta mendi-ibilietako erretiroa

Intza, Nafarroa

Sorabile baserrian naturan murgiltzen gara, paisaia ezin ederragoan pakea eta lasaitasuna arnastu daitezke. Hiru egun eman genituen AkroYoga, ibilaldiak eta thai masajeak egiten. Eta elikadura tokiko eta etxeko baratzeko jakiekin  Elementuak sukaldatutako menu begetarianoekin osatuta.

2018.09.28-30

Shakti Akroyoga Jaialdia

Artzentales, Bizkaia

Euskal Herriko lehen Yoga eta AkroYoga topaketa! Hiru egun AkroYoga, Yoga, thailandiar masajea, Kirtan eta natura gozatzeko. Ilusioz prestatutako asteburu berezia izan zen.  Penintsula iparraldeko akroyogien komunitatea indartu eta handitzeko aukera ezin hobea izan genuen. Ostiralak 28, nire harri koskorra jarri nuen Montreal estilo garbian sortutako AkroYoga lantegiarekin.

2018.07.23-29

Yoga Erretiroa

Muela de Vejer, Vejer de la Frontera, Cádiz

7 egun Yoga, Airetiko Yoga, AkroYoga, thailandiar masajea, YinYoga, TantraYoga eta Handpan egiten eta ikasten. Hiru hectarea basoz inguratuta, Cadizeko hondartza onenetatik 15 minutura. Deskonexiorako eta birkonektatzeko aukera eta opor modu berezia.

2018.06.09-10

AkroYoga lantegi trinkoa Edu Juanetekin

Vitoria-Gasteiz

AkroYogako gauza berriak ikasteko eta trikimailu berriak eta zaharrak lantzeko asteburuko trinkoa izan zen: pop-ak, standing, flow-ak… Bartzelonatik etorritako Edu Juanetekin batera antolatu nuen lantegi hau helburu argi batekin: ikasteaz gain, jostatzeko eta ondo pasatzeko egunak izan zitezen.