Sandra Jiménez

AcroYoga Montreal Certified Teacher
 

 

 

Informatika ingeniaria, shiatsu eta thailandiar masajeko terapeuta naiz, baita ortuzalea eta AkroYogako irakaslea AcroYoga Montreal (http://www.acroyoga.com) eskolako ziurtagiriarekin. Aikidoa, tai xi eta yoga egin izan ditut urte askotan eta halako batean, ia ezustean, nire bizitza hankaz gora jarri zen (hitzez hitz) AkroYoga aurkitu nuenean. Jarduera honekin erabat maitemindu nintzen eta ordudanik zentzuzkoa baino ordu gehiago eskaintzen dizkiot, entrenamenduan, besteekin partekatzen, jolasean, ikasten eta irakasten.

2018ko urtarriletik AkroYogako eskolak ematen ditut gasteizen astero-astero, eta lantegi trinkoak antolatzen ditut han eta hemen. Betiere, jarduera honi komunitate espiritua txertatzeko helburuarekin.

Nire beste aurpegi bat ezagutu nahi baduzu, AMALUR ZEN web orrian duzu ikusgai.

Zalantzarik al duzu? Eskolen gaineko informazio zabalagoa nahi al duzu?
Email edo Whatsapp bidez edo azpiko formularioarekin jarri zaitezke nirekin harremanetan. Eta Instagram edo Facebook-en ere jarraitu nazakezu.

661 950 447

Harremanetarako

12 + 14 =