Jam Topaketak

 

 

AkroYoga falta nabari al duzu?
Beste akroyogiekin elkartu nahi al duzu jostatu eta ideiak trukatzeko? Bikain!

Jam bat AkroYoga egiteko topaketa informala da. Partekatzeko, jostatzeko eta libreki entrenatzeko espazioa. Eskoletan ikasitako azken sekuentziak praktikan jartzeko aukera bat da, edo Instagram edo Youtuben ikusitakoak saiatzeko. Ikasita dituzun teknikak beste kideekin partekatzeko momentua da.

Jam bat… komunitatea da.

AkroYoga gizarte jarduera da eta elkarlanean aritzea eskatzen du: kideak ezinbestekoak dira AkroYoga egiteko eta konfidantza eta eskuzabaltasuna beharrezkoak dira. Guztion artean zaintzen gara, batak bestetik ikasten dugu eta esperientziak elkarbanatzeko direla pentsatzen dugu.

Jam topaketak inklusiboak, seguruak eta dibertigarriak izatea komunitatearen eta norberaren lana da. Betiere, jatorria, esperientzia, itxura,… kontuan izan gabe.

 

AkroYoga Jam topaketak gasteizen

Gasteizen igande arratsaldeetan elkartu ohi gara. Eguraldi ona aldeko dugunean Arriaga parkean eta eguraldi txarrarekin BabaYaga Eskolan. Non eta Noiz elkartzen garen jakiteko, errazena Facebookeko Acroyoga Vitoria-Gasteiz edo Akroyoga Euskal Herria talde publikoan izen ematea duzu. Bertan AkroYogako ekitaldien informazio gaurkotua izango duzu.

Gasteizko Jamen gaineko edozein zalantza duzula ere, jarri nirekin harremanetan!

Beste Jam asko dago! Gogoratu akroyogien artean antolatutako topaketa informala dela, beraz, edozein tokitan eta edozein momentuan egon daiteke Jam bat!

Gasteizen, Bilbon, Donostian, Euskal Herriko hainabt tokitako komunitateek antolatutako Jam topaketak bilatu ditzakezu sare sozialetako talde publikoetan. Ekitaldien sailean izaten ohi dira antolatutako ekitaldiak. Baina horretaz gain, “elkarrizketa” atala erabiltzen baduzu, norbait akroyoga egiteko prest dagoen galdetu dezakezu. Edo besterik gabe, zure lagunekin elkartu zaitezke eta zure Jam topaketa antolatu!