Irakasle moduan parte hartu dudan AkroYoga lantegi trinkoen, erretiroen, jaialdien eta eskola berezien zerrenda.

2020
Akroyoga Euskal Jams
Euskal Herria
Aurten Euskal Herriko akroyogiak elkartu nahi ditugu urte osoan zehar, komunitate elikatzeko modurik onena: Jam handi batzuekin!!
Martxoak 1 – Gasteiz
Ekainak 7 – Donostia
Urriak 4 – Bilbo
Azaroak 29 – Iruña

08.02.2020
Tailer Trinkoa
Natayoga, Miranda Ebro, Burgos
Hiru orduko maila anitzeko lantegi bat erronka berriak proposatzeko, AkroYoga inoiz egin ez baduzu edo aurretiko esperientzia (asko edo gutxi) dutenentzat.

27-29.09.2019
2. Shakti Akroyoga Jaialdia
Artzentales, Bizkaia
Euskal Herriko lehen Yoga eta AkroYoga topaketa! Hiru egun AkroYoga, Yoga, thailandiar masajea, Kirtan eta natura gozatzeko. Ilusioz prestatutako asteburu berezia izan zen. Penintsula iparraldeko akroyogien komunitatea indartu eta handitzeko aukera ezin hobea izan genuen.

2019ko Udaberria
Oñatiko AkroYoga Zikloa
Hazi Infinito, Oñati, Gipuzkoa
AkroYogako lau lantegi trinkoko zikloa: hastapenak azaltzeko edo finkatzeko, trantsizio jarioak eta harmoniatsuak egiteko, figura iraulien teknika hobetzeko, figura berriak eta garbigailuak esploratzeko, baina batez ere, jostatzeko eta konektatzeko!!

2019ko Otsaila-Martxoa
Maila anitzeko tailer trinkoak
Natayoga, Miranda Ebro, Burgos
Hiru orduko maila anitzeko lantegiak erronka berriak proposatzeko, AkroYoga inoiz egin ez baduzu edo aurretiko esperientzia (asko edo gutxi) dutenentzat.

2018ko Udazkena
Oñatiko AkroYoga Zikloa
Hazi Infinito, Oñati, Gipuzkoa
AkroYogako lau lantegi trinkoko zikloa: hastapenak azaltzeko edo finkatzeko, trantsizio jarioak eta harmoniatsuak egiteko, figura iraulien teknika hobetzeko, figura berriak eta garbigailuak esploratzeko, baina batez ere, jostatzeko eta konektatzeko!!

2018.10.12-14
AcroYoga eta mendi-ibilietako erretiroa
Intza, Nafarroa
Sorabile baserrian naturan murgiltzen gara, paisaia ezin ederragoan pakea eta lasaitasuna arnastu daitezke. Hiru egun eman genituen AkroYoga, ibilaldiak eta thai masajeak egiten. Eta elikadura tokiko eta etxeko baratzeko jakiekin Elementuak sukaldatutako menu begetarianoekin osatuta.

2018.09.28-30
Shakti Akroyoga Jaialdia
Artzentales, Bizkaia
Euskal Herriko lehen Yoga eta AkroYoga topaketa! Hiru egun AkroYoga, Yoga, thailandiar masajea, Kirtan eta natura gozatzeko. Ilusioz prestatutako asteburu berezia izan zen. Penintsula iparraldeko akroyogien komunitatea indartu eta handitzeko aukera ezin hobea izan genuen. Ostiralak 28, nire harri koskorra jarri nuen Montreal estilo garbian sortutako AkroYoga lantegiarekin.

2018.07.23-29
Yoga Erretiroa
Muela de Vejer, Vejer de la Frontera, Cádiz
7 egun Yoga, Airetiko Yoga, AkroYoga, thailandiar masajea, YinYoga, TantraYoga eta Handpan egiten eta ikasten. Hiru hectarea basoz inguratuta, Cadizeko hondartza onenetatik 15 minutura. Deskonexiorako eta birkonektatzeko aukera eta opor modu berezia.

2018.06.09-10
AkroYoga lantegi trinkoa Edu Juanetekin
Vitoria-Gasteiz
AkroYogako gauza berriak ikasteko eta trikimailu berriak eta zaharrak lantzeko asteburuko trinkoa izan zen: pop-ak, standing, flow-ak… Bartzelonatik etorritako Edu Juanetekin batera antolatu nuen lantegi hau helburu argi batekin: ikasteaz gain, jostatzeko eta ondo pasatzeko egunak izan zitezen.